2007/12/31
Esperientzia interesgarria
Ekintza ikastolan aurrera eramandako esperientzia hau topatu dut sarean. Aurretiaz ere mintzatu gara haurrak irakurketa eta idazketari buruzko ezgautzak eskuratzearen adin egokiaz, bada esperientzia honetan hiru eta lau urteko umeen geletan ordenagailuak erabili dituzte ezagutza horien ikaskuntza indartzeko. Ez du esan nahi arkatza eta papera alderatu behar direnik, ezta irakaslea ere, baina esperientzia honekin irakurketa eta idazketarako garapena hasi eta indartzea lortu dute, eta are garrantzitsuagoa dena, hauekiko interesa piztea, haurrak motibatzea azken finean.
Egilea k 0 iritzi
Etiketak: ekintzak, idazketa, ikastola, irakurketa
2007/12/10
Irakurzaletasuna, gurasoen esku
Irakurketa sustatzea ez da batere erraza, irakurtzea gustuko ez duten gure inguruko hainbat haur eta gazte dira horren seinale. Bizitzaren lehen hamar urteetan irakurtzeko ohitura finkatu egiten omen da, eta epe horretan irakurketa plazerra eta ez betebehar bezala barneratzea oso garrantzitsua da. Horretarako haurren inguruak, hots, familiak, betetzen duen papera ezinbestekoa da. Guraso askok uste dutenaren kontra, eskolak ez ezezik etxekoek ere irakurzaletasuna bultzatu dezakete. Nola egin? Ba...
- Haurrak irakurtzera ez behartuz.
- Liburuak eskura jarriz.
- Liburu dendak bisitatuz.
- Eguneroko ohiturarekin.
- Zalantzak argituz.
- Libururik ez debekatuz.
- Irakurketa zaletasunetara egokituz.
- Irakurketa elkarbanatuz.
Aholku hauetaz gainera, aipatu beharra dago haurtzaroaren sasoi bakoitzari liburu mota desberdinak dagozkiola. Horrela, lehen bi urteetan liburuak arakatzeko objektuak izango dira, ikutzekoak, haginkatzekoak, entzutekoak... Bi eta lau urte bitartean, liburuak zenbait kontzeptu ikasteko balioko dute, goian behean, gaua eta eguna... Lau eta zazpi urteen artean liburuetan funtsezkoa da irudimena, baina logikaren barruan kontatutako historiak izan behar dute eta amaiera zoriontsua dutenak. Gainera garai honetan, baloreak bereganatzen hasten dira, eta beraz, kontu handiz aukeratu beharko ditugu liburuak, gizartean orain arte eman diren eta bidezkoak ez diren zenbait aurreritzi gure seme-alabek bereganatzea ez badugu nahi (emakumearen rola, indarkeria...). Zazpi eta bederatzi urte bitarteko haurrei, poloak gustatzen zaizkie, hau da, pertsonaiak oso oso onak izatea edo oso oso maltzurrak. Bederatzi urtetatik hamabi urtetara abenturen garaia da, zientzia fikzioarena eta melodramarik gabeko maitasunarena. Horrelaxe hasten dira misterio eta abenturazko eleberrietan murgiltzen, adin bereko pertsonaia umoretsu, herrikoi eta ausartekin. Adin egokia da fantasma eta sorginekin topo egiteko ere eta beldurrak gainditzeko formula ona da. Eta azkenik, eperik zailena, heldutasunera heldu arteko garaia. Gazteek haur eta gazte literaturatik atera eta jenero guztietako liburuen aurrean topatuko da, eta bere nortasun eta zaletasunen arabera aukeratuko ditu. Gurasoek liburu aukeraketan ezer gutxi egin badezakete ere, gazteek beti onartuko dituzte aholkuak.
Egilea k 0 iritzi
Etiketak: adina, Gurasoak, irakurketa, liburuak
2007/11/19
Disgrafia
Disgrafia grafian, hots, hizkien trazuan eragiten duen arazo funtzionala da. Arazo neurologiko edo sentsorialik ez duten eta idazkera akastuna duten haurrek, disgrafia primarioa edo disgrafia funtzionala dutela esaten da. Grafian ematen diren arazoak beste arazoek sortuak direnean, orduan bigarren mailako disgrafiaz edo disgrafia sintomatikoaz dihardugu. Azken honen eragile, urritasun motore, ikusmen urritasuna eta transtorno neurologikoak ditugu besteak beste.
Ume hauen idazkeran zailtasun desberdinak eman daitezke, hizkien trazuarrekin erlazionatuak, hizkien arteko loturarekin zerikusia dutenak edota idatziarekin orokorrean. Batzuetan, grafemak identifikaezinak izango dira, beste maila batzuetan grafema batzuk betseekin desberdinduezinak izan daitezke, beste kasu batzuetan hizkiaren idazkeran norabide okerra eramateagatik, hizkia birritan edo gehiago birpasatuko dute, hitzak irakurtezinak bihurtuz sarritan. Idatziarekin harremandurik, umeek hitzen artean ia espaziorik ez uztea, eskuinaldean eta ezkerraldean espaziorik ez uztea, lerroek gora edo behera egitea...
Idazkera hobetzeko, berreziketa grafomotorea beharrezko izango da. Alde batetik, motritzitate fina lantzeko ariketak izango ditugu, esku eta begien arteko koordinazioan eta eskuen eta atzamarren trebetasuna garatzean oinarrituta, eta bestetik trazua hobetzeari zuzendutakoak.
Gehiago irakurri...
Eskuen trebetasuna garatzeko ariketak:

- Txalotzea, hasieran modu askean eta ondoren erritmo bati jarraituz.
- Haur kantez lagundurik eskuekin keinuak egitea.
- Eskuak biratzea, hasieran ukabilak itxita eta ondoren eskua zabalduz.
- Esku bat ixtea eta bestea irekitzea, hasieran astiro eta gero eta azkarrago.
- Hondarrean edo uretan "bidetxoak" egitea.
Hatzen trebetasuna garatzeko ariketak:
- Eskuetako atzamarrak ireki eta zabaltzea, hasieran hatz guztiekin batera, gero txandaka (abiadura arinduz).
- Atzamarrak batu eta banatzea, hasiera modu askean eta ostean orden batekin.
- Erpuruarekin eskuko beste hatzak ikutzea, gero eta arinago.
- Eskuekin pianoa jotzen ariko bagina egin.
- Mahaian eskuak zabaldu, eta atzamarrak altxatu hatz txikitik hasita.
Esku eta begien arteko koordinaziorako:
- Objektuak jaurtitzea, leku zehatz batean emateko asmoarekin.
- Botilen tapoiak kiribiltzea...
- Objektu txikiak manipulatzea (dilistak, botoiak...)
- Korapiloak egin eta askatzea.
- Kartak nahastu eta ematea.
- Puntzoiarekin irudiak zulotzea.
- Orriak tolestea.
- Artaziekin gauzak ebakitzea.
Trazuak garatzeko ariketak:
Idazterakoan egiten ditugun mugimeduak zuzenak eta kurbatuak dira, horregatik horiek landu beharko dira. Ariketak gainazal desberdinetan (lur, folio, kartoia, koadrotxodun orrietan...) eta material desberdinekin (boligrafo, arkatz, errotulki, margo, pintzel) egitea komeni da, eta beti ezkerretik eskumara idatziz.
- Trazu zuzenak lantzeko ariketak:
- Lerro bertikal, horizontal, diagonal, paralelo...arbelatik kopiatzea.
- Lerro, ibilbide eta irudiak birpasatzea.
- Argibideen jarraipena mugak ikutu gabe.
- Espazio eta irudiak barrutik margoztea.
- Lerroak irudikatzea presio desberdina eginez.
2. Trazu kurbatuak lantzeko ariketak:
- Arbelatik lerro kurbatu, kiribilak, zirkuluak...kopiatzea.
- Bi lerroen barruan, uhinak egitea, horizontalean zein bertikalean eta tamaina aldatuz.
Noiz hasi irakurketa?
Azken urteetan aldatu egiten ari da haurrek irakurketa eta idazketa hasteko garaia. Gure belaunaldikook orokorrean 5-6 urterekin hasten baginen, gaur egun Haur Hezkuntzan ematen dituzte lehen pausuak. Eta askotan ez ditugu aldaketa horiek ulertzen, goizegi izango ote den pentsatzen dute guraso askok. Irakurketa eta idazketaren inguruko kontzeptu horiekin abiatzeko, hona hemen Euskadi Irratian Ana Teberoskyri, Garapenaren Psikologian aditua den argentinarra, egindako elkarrizketa.

Etiketak: adina, garapena, haurrak, irakurketa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)