Apirilaren 5ean Pirritx eta Porrotx Kasillako pabilioian!!!

2008/01/20

Nola lagundu seme-alabei eskolan?

Gure seme-alabei eskolan laguntzeko egin dezakegun gauzarik onena gure aldetik interesa adieraztea da. Edozein umeri gustatzen zaio gurasoen arreta izatea, eta eskolari buruzko gauzez galdetuz garrantzia emango dio haurrak ere. Baina seme-alabekin mintzatzeaz aparte, eskolako irakalseekin hitz egitea beharrezkoa da. Ez dugu zertan itxaron behar irakasleak deitu arte, sortu ahal zaizkigun zalantzekin joan gaitezke irakslearengan, Zelan moldatzen da? Nola landu dezakegu etxean hizkuntza, matematika...? Nola lagundu etxeko lanekin? Eskola bizitzarekin ere parte hartu daiteke, eskola aurkezpenetara joaten edo bolondres izaten eskolako jaietan gauzak prestatzeko edo janaria eramateko adibidez. Garrantzitsua da baita ere, eskolak eskaintzen dituen zerbitzuez jakitun egotea, agian gure seme-alabentzat interesgarriak direnak topatuko ditugu.

Amaitzeko, eta egun gero eta zailagoa izan arren, gure seme-alabekin denbora igarotzea ezinbestekoa da. Etxeko lanak beraiekin egitean ikusiko dugu inork kontatuta baino hobeto dituzten zaletasun eta zailtasunak.

Dislexiaren dohaina

Dislexiari buruz ari garenean arazo moduan aurkezten dugu orokorrean. Honek dakartzan zailtasun, beharrizan berezi...etab. azpimarratuz. Dislexiaren alde negatiboa da hori, baina askotan entzun ez arren, badu alde baikorra ere.

Dislexia dutenek, nahiz eta hizkuntz pentsamenduan motelagoak izan, irudizko pentsamendua hizkuntz pentsamendua menperatzen duen batek baino askoz arinagoa, orokorragoa eta sakonagoa du. Hori dela eta, dislexia duten hainbat pertsona ikusmen gaitasun handia behar duten lanetan aritzen dira, hala nola, arkitekturan, diseinuan, eskulturan.... Irudietan pentsatzean, besteak baino intuitiboagoak izan daitezke. Gaitasun haeuk, kanpo eraginengatik inhibitzen ez baldin badira, intelijentzia eta sormen maila oso altuak izatera hel daitezke. Dislexia izateak ez du inor jenio bihurtzen, baina argi utzi nahi nuen, dislexia duen haur baten garuna jenio askorenak bezala funtzio dezakeela.

Baina eskolara bueltatuz, hau gainditzeko, gaur egun behintzat, irakurketan eta idazketan ondo moldatzea beharrezkoa denez, dislexia tratatzeko ariketa liburu hauen zerrenda aurkitu dut.

2008/01/19

Ipuinak ordenagailuan!

Eskoletan gero eta gehiago erabiltzen diren baliabidea dira ipuin multimediak. Haurrengan sortzen duen interesaz gainera, aukera zabala ematen dute: badira narratzailearen ahotsa besterik ez dutenak, ahotsa eta testu idatzia uztartzen dutenak, testu idatzia narratzailearen ahorakein batera kolorez markatzen dutenak...eta ordenagailuan bertan, jolasarekin jarraituz, ipuinari buruzko ariketak egiteko aukera ere badago (hizkuntza lantzeko, matematikak...).

Beste arloetako irakaskuntza bitartekari izateaz gainera, teknologia berrietan trebatzeko aukera ematen dute.

Ipuinak jada ez direlako paperezkoak edo kartoizkoak, horra hor gure aurkezpenerako egin genuen ipuin multimediaren (ipuin xumea) helbidea.

http://www.slideshare.net/maritajon/teknologia-berriak-234556

Irakurketara hurbiltzea

Aurretiaz esan bezala, gurasoek badute zer esan eta zer egin haurren hezkuntzari dagokionez. Eta irakurketan eta idazketan laguntzea badago. Haurrei jaioberri direnetik irakurtzea komeni da, baina irakurtzeaz gainera, berarekin hitz egin dezakegu, galderak eginez, istorioari buruz hitz eginez...gutxinaka, haurra animatzen joango gara, berak ere galderak egin ditzan, eta gertatuko denaz igarkizunak egitea ere eskatu diezaiokegu. Irakurketa atsegina egiten saiatu, ahots desberdinak ipiniz..baina bereziki garrantzitsua da noiz gelditu behar dugun ohartzen jakitea. Haurrak interesa galdu duela edo arreta mantentzea kostatzen zaiola somatzean gelditu beharko dugu, irakurtzea dibertigarria izan behar da. Nagusiagotzen doanean, haurrak bere kabuz irakur dezan animatzea egokia da, bere kabuz jolasten uzten diogun bezala, bere kabuz irakur dezala baita ere.
Liburutegiak eta liburudendak bisitatzea komenigarria da, eta baita urtebetetze eta ospakizunetan liburuak oparitzea (eta oparitu diezaioten eskatzea). Horretaz gain, hiztegi bat elkarrekin erosi, eta hitz ezezagunen bat aurkitzean bertan bilatzeko ohitura izatera animatu. Honela, galderei erantzuna era autonomoan ematen lagunduko diogu.
Irakurketaz gainera, idazketara ere hurbil dezakegu haurra, adibidez, inguruko hitz idatziei buruz hitz eginez, ezkerretik eskumara idazten eta irakurtzen dugula, hitzak banatu egiten direla, hizkien soinuaz...Eta idazteko materiala izan dezala eskura, paper, margo, errotulki.

Azkenik, haurrak zailtasunik izatekotan, laguntza aurkitzea komeni da. Zailtasunak arazo larri bihurtu gabe, galdetu lehendabizi irakasleei umeak aurrera egiteko bidea nola erraztu litekeen.

Dislexia Vs Irakurketa arazoak

Sarritan gertatzen da haur txikienen irakurketa prozesua beste haurrena baino motelagoa izatea, hots, arazoak dituela irakurketan, eta umeari irakurtzea kostatzen zaiola ikustean guraso asko larritu eta dislexian pentsatzen hasten dira. Denborarekin berriz, dislexia ez dela konturatzean, muturreko jokabidera igarotzen dira asko, gaiari garrantzia kenduz. Dislexia duen haur batek oraindik jatorrik ezezaguneko disfuntzio fisikoa du ( batzuek arazo neurologiko minimo batekin harremantzen dute, beste batzuek ikusmenarekin eta azken joera entzumenarekin duen erlazioa aztertzea da). Baina dislexiarik jasan gabe, hainbat eta hainbat dira irakurketa arazoak dituzten umeak. Jatorri desberdina izan arren, bietan laguntza ezinbestekoa suertatuko da.




Trastornoa Dislexia Irakurketa arazoak
Kausak Garun disfuntzioa Ikusmen arazoak (miopia, astigmatismoa, hipermetropia)
Jaio ostean sortutako garun arazoakAtzerapenak hizkuntzan
Estimulazio desegokia etxean
Arreta arazoak
Hiperaktibitatea
Lateralitate arazoak
Irakats metodo desegokiak
EzaugarriakNahigabe grafemak ezin identifikatzea
Ozeneko irakurketan, oharkabean hitz, silaba edo grafemak ordezkatzea
Testu idatziaren ulermen arazoak
Errakuntzak gehienbat ozeneko irakurketan
Irakurketa motela
Testu idatziaren ulermen arazoak



Edonolako zailtasunak dituzten haurrek bezala, ezinbesteko dute etxeko laguntza eta estimulazioa.

Ikasteke

Hezkuntzari buruz aritzean ez da arraroa Finlandiako eredua agertzea, izan ere, hedabideetan diotenez, Europa mailako hekzuntza sistemarik onena du. Ikastuben aurkitutako bideo honetan, arrakasta horren azaleko argibide batzuk aipatzen dira, eta zenbait alderditan, oraindik asko eta asko daukagu ikasteke.

Blog interesgarriak

Haur Hezkuntzarekin erlazionatutako bitakora hauek topatu ditut sarean.

Lehen honek elikadurari buruz dihardu, gai garrantzitsua benetan aurretiaz prestatutako janari eta Burger King eta Mc Donald's bezalako jatetxeen aro honetan.





Bitakora honek haur kanten gaia darabil,
Haur Hezkuntzan oso erabilia edozein gai
lantzeko, baina bereziki garrantzitsua
haurrek izugarri gozatzen dutelako abestiekin.




Azken hau ipuinekin harremanduta dagoen
blog bat da.





Fitxak, beharrezkoak?

Eskoletan behin eta berriz erabiltzen den baliabidea dira fitxak, baina benetan dira hain beharrezkoak? Badira fitxak egin eta egitearen aldekoak, eta baita, fitxen erabilgarritasuna zalantzan jartzen dutenak. Honi erantzuterakoan, inoiz ahaztu ezin duguna zera da, umearen araberakoa izango dela. Fitxek kontzeptuak finkatzen laguntzen diete zenbait umeei, baina badira horretarako fitxen beharrik ez duten haurrak, eta beste metodo batzuekin emaitza bera lortuko luketenak. Gainera, maiz gertatzen da fitxetan umeentzako gertutasunik ezta zentzurik ez duten gauzak agertzea, ariketa esanguratsuak izan beharrean egiteagatik egin behar direnak. Hala ere, beste biderik egon arren, ezin ditugu ahaztu fitxen alde onak: haurren autoebaluaziorako tresna izan daitezke, haurrek elkarri laguntzekoa ere, eta aurretik ikasitako berriz lantzekoa. Beraz, lehenago esan bezala, irakasle bakoitzak ikasle taldearen arabera neurtu beharko du noiz, zenbat eta zertarako fitxak erabili.

2008/01/18

Ez du jartzen duena irakurtzen!!

Dislexia irakurketa eta idazketa prozesuan eragiten duen nahastea da. Honen ondorioz, irakurtzean edo idaztean haurrek hitzak, silabak edota hizkiak nahastu, lekualdatu edo aldatzen dituzte. Dislexia ezin daiteke diagnostikatu umea Lehen hezkuntzako lehen edo bigarren mailan egon arte, edonola ere, diagnostikatu aurretik haurrarengan nabariak izango dira irakurketa eta idazketarekiko dituen zailtasunak.
Dislexia duen haur batek igertzen du bere ikaskideek aurrera egiten dutela irakurketan, eta berak aldiz, ezin duela. Dituzten zailtasunak medio, sarritan irakurtzea ekiditen dute, zaila delako eta urduri jartzen direlako. Gainera, hezkuntzan aurrera egin ahala, irakurketa beste ikaskuntzak jasotzeko oinarria bihurtzen da, hortaz, garrantzitsua da ahalik eta lasterren diagnostikatzea eta tratatzea, ikaskuntzak aurrera egin dezan baina batez ere, haurraren autoestima mindu ez dadin.
Dislexiari buruzko informazioa gehiago Zientzia.net-en.

2008/01/17

IKUSI ETA IKASI BUELTAN

Berriz ere, "Ikusi eta Ikasi" haurrentzako ekitaldi-sorta antolatu du Bilboko udalak. Urtarriralen 15etik apirilaren 5era arte, Begoña, Ibaiondo eta Deustuko udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zurbaran eta Zamakolako eskoletan egingo dira. 3 eta 12 urteko haur eta gaztetxoei zuzendua "Ikusi eta Ikasi" aisia, kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitua da, Bilboko haurrei euskaraz jostatzeko aukera eskaintzea helburu duena. Eskaintza gustagarria izan dadin, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak uztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua edota ipuin kontalariak. Kasu guztietan, berebiziko garrantzia eman zaie gizabidearekin eta aukera berdintasunarekin zerikusia duten baloreei.Gainera, helburua ikusleak, hau da, haurrak, euskaraz aritzera animatzea denez, zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dute, umeak ikusle soilak izatetik ikuskizunaren parte izatera pasa daitezen.

2008/01/13

Irakurketarekin gozatu behar da

Hamaika aldiz entzun dugu jolasak haurrengan duen garrantzia, ikasteko tresna ezezik, gizarteratzekoa ere badela, jolasterakoan euren beldurrak gainditzen dituztela, gizarteko ekintzetan entrenatzeko erabiltzen dutela... Baina batez ere ondo pasatzeko. Ez baitu zentzurik jolasteak dibertitzen ez baldin bagara. Jarraian ageri den Power Pointean dioen moduan, jolasak ezaugarri funtsezkoa du, borondatezkoa dela. Norbaitek jolastera behartzen gaituen unean jolasak jolas izateari uzten dio. Jolasen bidez hainbat gauza ikasten dituztelako haurrek, oso erabiliak dira hauek hezkuntzan. Haur Hezkuntzan hasita, garrantzia handia ematen zaio umeen irakurketa eta idazketa prozesuari. Kantak, errima laburrak, antzerkiak...jolas moduan egiten dituzte umeek eta hizkuntza lantzeko erabili irakasleek. Denborak aurrera egin ahala, abesten zuten bezala irakur dezaten eskatzen diegu umeei, beraientzako esfortsua ez balitz bezala. Eta irakurketak, abesti edo antzerkiek duten jolas izaera galtzen du orduan. Ez da haur guztien kasua, baina gero eta gehiago dira beharragatik irakurtzen duten umeak, dibertitzeagatik baino. Pentsatu beharko genuke, irakasle izateko asmoa dugunok, ea zer nahiago dugun, haurrek komiki bat irakurri dezaten edo eskolan bidalitako liburua osorik.

Estimuluen garrantzia


Haurrekin eskoletan egiten den lanaz gainera, garrantzitsua da benetan etxean guraso edo beste helduekin egiten dutena. Normalean, 3 urteko haur gehienek badaukate irakurketari eta idazketari buruzko ideiaren bat. Ez dute jakingo letra bakoitzari dagokion soinua, ezta arkatz edo errotulki bat era zuzenean hartzen idazteko, ezta hizkien grafia, baina badakite, esaterako, liburu edo ipuin batean irakurri daitekeela eta ez aulki batean, gurasoek boligrafoekin paperetan gauzak idazten dituztela... Hizkiak eta irudiak desberdintzen dituzte, idatzizko hizkuntza hori menperatu ez arren. Baina lehen normalean esan badut, hizkiak irudietatik desberdintzen ez dituzten haurrak ere badirelako da. Horiekin ez du inork denbora eman ipuin bat irakurtzen, aztertzen "begira, hori oilarra da, kukurruku egiten du, eta hori behia, muuuu egiten du..". Gure umeei irakurketa eta idazketa prozesuan laguntzeko, ezinbestekoa da beraiekin denbora ematea eta estimuluak eskaintzea. Honen adibide, jarraian agertzen den bideoa.