Ume hauen idazkeran zailtasun desberdinak eman daitezke, hizkien trazuarrekin erlazionatuak, hizkien arteko loturarekin zerikusia dutenak edota idatziarekin orokorrean. Batzuetan, grafemak identifikaezinak izango dira, beste maila batzuetan grafema batzuk betseekin desberdinduezinak izan daitezke, beste kasu batzuetan hizkiaren idazkeran norabide okerra eramateagatik, hizkia birritan edo gehiago birpasatuko dute, hitzak irakurtezinak bihurtuz sarritan. Idatziarekin harremandurik, umeek hitzen artean ia espaziorik ez uztea, eskuinaldean eta ezkerraldean espaziorik ez uztea, lerroek gora edo behera egitea...
Idazkera hobetzeko, berreziketa grafomotorea beharrezko izango da. Alde batetik, motritzitate fina lantzeko ariketak izango ditugu, esku eta begien arteko koordinazioan eta eskuen eta atzamarren trebetasuna garatzean oinarrituta, eta bestetik trazua hobetzeari zuzendutakoak.
Gehiago irakurri...
Eskuen trebetasuna garatzeko ariketak:
- Txalotzea, hasieran modu askean eta ondoren erritmo bati jarraituz.
- Haur kantez lagundurik eskuekin keinuak egitea.
- Eskuak biratzea, hasieran ukabilak itxita eta ondoren eskua zabalduz.
- Esku bat ixtea eta bestea irekitzea, hasieran astiro eta gero eta azkarrago.
- Hondarrean edo uretan "bidetxoak" egitea.
Hatzen trebetasuna garatzeko ariketak:
- Eskuetako atzamarrak ireki eta zabaltzea, hasieran hatz guztiekin batera, gero txandaka (abiadura arinduz).
- Atzamarrak batu eta banatzea, hasiera modu askean eta ostean orden batekin.
- Erpuruarekin eskuko beste hatzak ikutzea, gero eta arinago.
- Eskuekin pianoa jotzen ariko bagina egin.
- Mahaian eskuak zabaldu, eta atzamarrak altxatu hatz txikitik hasita.
Esku eta begien arteko koordinaziorako:
- Objektuak jaurtitzea, leku zehatz batean emateko asmoarekin.
- Botilen tapoiak kiribiltzea...
- Objektu txikiak manipulatzea (dilistak, botoiak...)
- Korapiloak egin eta askatzea.
- Kartak nahastu eta ematea.
- Puntzoiarekin irudiak zulotzea.
- Orriak tolestea.
- Artaziekin gauzak ebakitzea.
Trazuak garatzeko ariketak:
Idazterakoan egiten ditugun mugimeduak zuzenak eta kurbatuak dira, horregatik horiek landu beharko dira. Ariketak gainazal desberdinetan (lur, folio, kartoia, koadrotxodun orrietan...) eta material desberdinekin (boligrafo, arkatz, errotulki, margo, pintzel) egitea komeni da, eta beti ezkerretik eskumara idatziz.
- Trazu zuzenak lantzeko ariketak:
- Lerro bertikal, horizontal, diagonal, paralelo...arbelatik kopiatzea.
- Lerro, ibilbide eta irudiak birpasatzea.
- Argibideen jarraipena mugak ikutu gabe.
- Espazio eta irudiak barrutik margoztea.
- Lerroak irudikatzea presio desberdina eginez.
2. Trazu kurbatuak lantzeko ariketak:
- Arbelatik lerro kurbatu, kiribilak, zirkuluak...kopiatzea.
- Bi lerroen barruan, uhinak egitea, horizontalean zein bertikalean eta tamaina aldatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario