Apirilaren 5ean Pirritx eta Porrotx Kasillako pabilioian!!!

2008/01/19

Irakurketara hurbiltzea

Aurretiaz esan bezala, gurasoek badute zer esan eta zer egin haurren hezkuntzari dagokionez. Eta irakurketan eta idazketan laguntzea badago. Haurrei jaioberri direnetik irakurtzea komeni da, baina irakurtzeaz gainera, berarekin hitz egin dezakegu, galderak eginez, istorioari buruz hitz eginez...gutxinaka, haurra animatzen joango gara, berak ere galderak egin ditzan, eta gertatuko denaz igarkizunak egitea ere eskatu diezaiokegu. Irakurketa atsegina egiten saiatu, ahots desberdinak ipiniz..baina bereziki garrantzitsua da noiz gelditu behar dugun ohartzen jakitea. Haurrak interesa galdu duela edo arreta mantentzea kostatzen zaiola somatzean gelditu beharko dugu, irakurtzea dibertigarria izan behar da. Nagusiagotzen doanean, haurrak bere kabuz irakur dezan animatzea egokia da, bere kabuz jolasten uzten diogun bezala, bere kabuz irakur dezala baita ere.
Liburutegiak eta liburudendak bisitatzea komenigarria da, eta baita urtebetetze eta ospakizunetan liburuak oparitzea (eta oparitu diezaioten eskatzea). Horretaz gain, hiztegi bat elkarrekin erosi, eta hitz ezezagunen bat aurkitzean bertan bilatzeko ohitura izatera animatu. Honela, galderei erantzuna era autonomoan ematen lagunduko diogu.
Irakurketaz gainera, idazketara ere hurbil dezakegu haurra, adibidez, inguruko hitz idatziei buruz hitz eginez, ezkerretik eskumara idazten eta irakurtzen dugula, hitzak banatu egiten direla, hizkien soinuaz...Eta idazteko materiala izan dezala eskura, paper, margo, errotulki.

Azkenik, haurrak zailtasunik izatekotan, laguntza aurkitzea komeni da. Zailtasunak arazo larri bihurtu gabe, galdetu lehendabizi irakasleei umeak aurrera egiteko bidea nola erraztu litekeen.

No hay comentarios: