Apirilaren 5ean Pirritx eta Porrotx Kasillako pabilioian!!!

2008/01/20

Dislexiaren dohaina

Dislexiari buruz ari garenean arazo moduan aurkezten dugu orokorrean. Honek dakartzan zailtasun, beharrizan berezi...etab. azpimarratuz. Dislexiaren alde negatiboa da hori, baina askotan entzun ez arren, badu alde baikorra ere.

Dislexia dutenek, nahiz eta hizkuntz pentsamenduan motelagoak izan, irudizko pentsamendua hizkuntz pentsamendua menperatzen duen batek baino askoz arinagoa, orokorragoa eta sakonagoa du. Hori dela eta, dislexia duten hainbat pertsona ikusmen gaitasun handia behar duten lanetan aritzen dira, hala nola, arkitekturan, diseinuan, eskulturan.... Irudietan pentsatzean, besteak baino intuitiboagoak izan daitezke. Gaitasun haeuk, kanpo eraginengatik inhibitzen ez baldin badira, intelijentzia eta sormen maila oso altuak izatera hel daitezke. Dislexia izateak ez du inor jenio bihurtzen, baina argi utzi nahi nuen, dislexia duen haur baten garuna jenio askorenak bezala funtzio dezakeela.

Baina eskolara bueltatuz, hau gainditzeko, gaur egun behintzat, irakurketan eta idazketan ondo moldatzea beharrezkoa denez, dislexia tratatzeko ariketa liburu hauen zerrenda aurkitu dut.

No hay comentarios: