Eskoletan behin eta berriz erabiltzen den baliabidea dira fitxak, baina benetan dira hain beharrezkoak? Badira fitxak egin eta egitearen aldekoak, eta baita, fitxen erabilgarritasuna zalantzan jartzen dutenak. Honi erantzuterakoan, inoiz ahaztu ezin duguna zera da, umearen araberakoa izango dela. Fitxek kontzeptuak finkatzen laguntzen diete zenbait umeei, baina badira horretarako fitxen beharrik ez duten haurrak, eta beste metodo batzuekin emaitza bera lortuko luketenak. Gainera, maiz gertatzen da fitxetan umeentzako gertutasunik ezta zentzurik ez duten gauzak agertzea, ariketa esanguratsuak izan beharrean egiteagatik egin behar direnak. Hala ere, beste biderik egon arren, ezin ditugu ahaztu fitxen alde onak: haurren autoebaluaziorako tresna izan daitezke, haurrek elkarri laguntzekoa ere, eta aurretik ikasitako berriz lantzekoa. Beraz, lehenago esan bezala, irakasle bakoitzak ikasle taldearen arabera neurtu beharko du noiz, zenbat eta zertarako fitxak erabili.
No hay comentarios:
Publicar un comentario