Apirilaren 5ean Pirritx eta Porrotx Kasillako pabilioian!!!

2008/01/17

IKUSI ETA IKASI BUELTAN

Berriz ere, "Ikusi eta Ikasi" haurrentzako ekitaldi-sorta antolatu du Bilboko udalak. Urtarriralen 15etik apirilaren 5era arte, Begoña, Ibaiondo eta Deustuko udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zurbaran eta Zamakolako eskoletan egingo dira. 3 eta 12 urteko haur eta gaztetxoei zuzendua "Ikusi eta Ikasi" aisia, kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitua da, Bilboko haurrei euskaraz jostatzeko aukera eskaintzea helburu duena. Eskaintza gustagarria izan dadin, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak uztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua edota ipuin kontalariak. Kasu guztietan, berebiziko garrantzia eman zaie gizabidearekin eta aukera berdintasunarekin zerikusia duten baloreei.Gainera, helburua ikusleak, hau da, haurrak, euskaraz aritzera animatzea denez, zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dute, umeak ikusle soilak izatetik ikuskizunaren parte izatera pasa daitezen.

No hay comentarios: