Sarritan gertatzen da haur txikienen irakurketa prozesua beste haurrena baino motelagoa izatea, hots, arazoak dituela irakurketan, eta umeari irakurtzea kostatzen zaiola ikustean guraso asko larritu eta dislexian pentsatzen hasten dira. Denborarekin berriz, dislexia ez dela konturatzean, muturreko jokabidera igarotzen dira asko, gaiari garrantzia kenduz. Dislexia duen haur batek oraindik jatorrik ezezaguneko disfuntzio fisikoa du ( batzuek arazo neurologiko minimo batekin harremantzen dute, beste batzuek ikusmenarekin eta azken joera entzumenarekin duen erlazioa aztertzea da). Baina dislexiarik jasan gabe, hainbat eta hainbat dira irakurketa arazoak dituzten umeak. Jatorri desberdina izan arren, bietan laguntza ezinbestekoa suertatuko da.
Trastornoa | Dislexia | Irakurketa arazoak |
Kausak | Garun disfuntzioa | Ikusmen arazoak (miopia, astigmatismoa, hipermetropia) |
Jaio ostean sortutako garun arazoak | Atzerapenak hizkuntzan Estimulazio desegokia etxean Arreta arazoak Hiperaktibitatea Lateralitate arazoak Irakats metodo desegokiak | |
Ezaugarriak | Nahigabe grafemak ezin identifikatzea Ozeneko irakurketan, oharkabean hitz, silaba edo grafemak ordezkatzea Testu idatziaren ulermen arazoak | Errakuntzak gehienbat ozeneko irakurketan Irakurketa motela Testu idatziaren ulermen arazoak |
Edonolako zailtasunak dituzten haurrek bezala, ezinbesteko dute etxeko laguntza eta estimulazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario