Apirilaren 5ean Pirritx eta Porrotx Kasillako pabilioian!!!

2008/01/13

Irakurketarekin gozatu behar da

Hamaika aldiz entzun dugu jolasak haurrengan duen garrantzia, ikasteko tresna ezezik, gizarteratzekoa ere badela, jolasterakoan euren beldurrak gainditzen dituztela, gizarteko ekintzetan entrenatzeko erabiltzen dutela... Baina batez ere ondo pasatzeko. Ez baitu zentzurik jolasteak dibertitzen ez baldin bagara. Jarraian ageri den Power Pointean dioen moduan, jolasak ezaugarri funtsezkoa du, borondatezkoa dela. Norbaitek jolastera behartzen gaituen unean jolasak jolas izateari uzten dio. Jolasen bidez hainbat gauza ikasten dituztelako haurrek, oso erabiliak dira hauek hezkuntzan. Haur Hezkuntzan hasita, garrantzia handia ematen zaio umeen irakurketa eta idazketa prozesuari. Kantak, errima laburrak, antzerkiak...jolas moduan egiten dituzte umeek eta hizkuntza lantzeko erabili irakasleek. Denborak aurrera egin ahala, abesten zuten bezala irakur dezaten eskatzen diegu umeei, beraientzako esfortsua ez balitz bezala. Eta irakurketak, abesti edo antzerkiek duten jolas izaera galtzen du orduan. Ez da haur guztien kasua, baina gero eta gehiago dira beharragatik irakurtzen duten umeak, dibertitzeagatik baino. Pentsatu beharko genuke, irakasle izateko asmoa dugunok, ea zer nahiago dugun, haurrek komiki bat irakurri dezaten edo eskolan bidalitako liburua osorik.

No hay comentarios: